Gatikako Udalak lan zerbitzu berria antolatu du,
Gatikako herritarrak lan munduan barneratzeko asmoarekin, hain zuzen
herrian bertan sortu daitekeen lan eskaerari erantzuna emanez. Herrian,
herriarentzat eta herritarrentzat eratzen den zerbitzua da.
Gatikako Lan Eskaintza-Eskaera Zerbitzua beraz, herrian dagoen
lan eskaintza eta eskaera ezagutarazteko balio du. Zerbitzu honetan
udalerrian dagoen lan eskaintza eta eskaerak batu nahi dira, lanpostuak
edozein eratakoak izan daitezke, teknikari espezializatua edo etxeko
lanetarako laguntza.
Izen emateko bi aukera daude, bat eskatzaile moduan eta bestea
eskaintzaile moduan. Izena emateko orriak Gatikako webgunean, Udaletxean
eta Kultur Etxean egongo dira erabilgarri era iraunkorrean.
Lan Eskaintza-Eskaera Zerbitzuan izena emateko bete beharreko baldintzak,
Gatikako enpresa edo biztanlea izatea eta 16 urte edo gehiago izatea
(adin gabeek guraso edo tutorearen baimena aurkeztu beharko dute)
dira.
Udaletxera bidalitako eskaintza-eskaera guztiak base datu batean
gordeko dira, berriak jasotzen diren heinean base datua eguneratu
egingo da. Base datu honen bitartez momentu bakoitzean dagoen eskaintza-eskaerak
kontrolatuko dira.
Gatikako Udalak eskaintza eta eskaerak aztertuko ditu, lan postu
bat betetzeko aukera atzematen denean, Udala harremanetan jarriko
da bai eskaintzaile eta eskatzailearekin eta elkarren arteko kontaktua
erraztuko du.
Lanpostuen eskaintza-eskaera laburpena Udaletxeko iragarki taulan,
webgunean eta kultur etxean jarriko da, berau eguneratua egongo
da. |