Gatikako Udalak ingurumenaren babesa eta errespetuarekin
bateragarria den garapen ekonomiko eta sozial baterantz abiatzeko
konpromezua hartu du.
Helburu hau lortzeko, Gatika Udalsarea 21 sarera (Iraunkortasunerako
Udalerrien Euskal Sarea) sartu zen 2003an. Udalsarea 21ak honako
eginkizuna jarri dio bere buruari: "Tokiko Agenda 21eko Ekintza
Planak eraginkortasunez ezarraraztea, eta udal kudeaketaren arlo
guztietan Aalborgeko
konpromisoekin bat datozen iraunkortasun irizpideak txertatzea,
EAEko udalerriek garapen iraunkorreko politiketan duten rola eta
euskal gizartearen inplikazioa sustatzeko." |