|
|
|
 |
Laburdurak eta ikurrak |
| |
| |
a) LABURDURAK
- Adibideak: tel. (=telefonoa), zenb./zk. (=zenbakia),
ezk. (=ezkerra), esk. (=eskubia), e. a./etab. (=eta abar), z.
g. (=zenbaki gabea) eta beste asko.
- Erabilera: hitz arruntak laburtzeko erabiltzen
dira, baina hitz osoak irakurtzen dira.
- Idazkera: puntua hartzen dute amaieran.
Deklinazioa: deklinatzean, hitz osoak idaztea komeni da.
b) IKURRAK
- Adibideak: h (=altuera edo ordua), cm (=zentimetro),
m (=metro)...
- Erabilera: nazioarteko balioa duten zientzia
eta teknikako unitateak dira; esate baterako , fisikako unitateak
adierazteko erabiltzen dugu.
- Idazkera: ez dute punturik hartzen.
- Deklinazioa: marrarekin deklinatzen dira. Kasu
marka hitz osoari jarriko bagenio bezala jarri behar da: 2 m-ko
(=bi metroko), 2 h-ra (bi ordura).
|
| |
| 1. |
Laburdurak puntuz idatzi behar dira; hain zuzen ere, laburdura
dela adierazteko. |
| |
|
| |
Helbidea: Samaniego kalea 48, 4. ezk.
|
| 2. |
Laburdurak ez daude araututa, baina denek laburdura berak
erabiltze komeni denez, forma jakin batzuk adostu eta bultzatu
dira. Adibidez, tel. (=telefonoa). Faxa, berriz ez da laburdura,
hitz osoa baizik. |
| |
|
| |
Tel.: 943260372
Faxa: 943260510
|
| 3. |
Laburdurak deklinatzean, hitz osoak idaztea komeni da. Izan
ere, bestela, honako formak idatzi beharko genituzke: zuz.arekin,
zenb.etako... |
| |
|
| |
Entzun dut zuzendariarekin egin behar dutela bilera
|
| 4. |
“Zenbakia” hitzerako, zenb.
edo zk. laburdura dago adostuta.
Ad. [Inprimaki batean] Zenb./Zk.: 129867 |
| |
|
| 5. |
Ikurrek ez dute punturik behar. Izan ere, horixe da laburduretatik
bereizteko modua. |
| |
|
| |
Eskatzaileak 2 m-ko atea jarri beharko du
|
| 6. |
Ikurrak nazioartekoak dira. Horregatik, ikurrek ez dute, berez,
loturarik euskarazko ortografiarekin. Adibidez, zentimetroen
ikurra cm da (ingelesezko “centimetre”
hitzetik eratorria), baina hitz osoa idaztean zentimetro idatzi
behar da. |
| |
|
| |
Hesitik hesira 50 cm-ko tartea jarri behar da
|
|
| Itzuli |
| |
 |
| |
| |
| Azken eguneratzea:
09/05/28
|
|
|
|
|
|
 |
|
2010/07/22
Butroko Madalen jaien hasiera + |
| |
| |
|
|