Gatikako eguraldia
Eusk  l  Cast
Hasiera
Kokapena
Telefonoak
Argazkiak
Parte hartu
Kultur Etxea
Aurkibidea
Mapak
Sailak eta kontaktua
Udal agiriak
Kontratatzail. profila
Lana
Artxibo-fitxategia
Lurralde Plan Partziala
Berriak
Gizarte iraunkortasuna
Etengab. prestakuntza
Berriak
Birziklapen gida
Tokiko Agenda 21
Frontoia
Kiroldegia
UBK Kirol Txartela
Ikastaroak
Kultur Etxea
Sarrera
Ikastaroak
 
Postontzia
Itaunak
 

Kataforak eta anaforak

 
 

Askotan, informazio garrantzitsua asko atzeratzen dugu, eta horrek mezua behar bezala ez ulertzea dakar. Aditzarekin gertatzen da askotan, baina ez bakarrik aditzarekin. Zerrendak ematen ditugunean, adibidez, arazo hori sortzen zaigu.

Zerrenda bat eman behar badugu, kataforak erabiltzea komeni da: HAUEK, HONAKO HAUEK... Baina ez gaztelaniatik hartutako ONDOKO HAUEK, HURRENGO HAU, JARRAIAN DATOZEN HAUEK…

 
1. Aurrez aipatu dugun zerbaiti erreferentzia egiteko, HORI, HORIEK…erabiliko dugu, eta ez HAU, HAUEK…

AIPATU aditza ere beharrik gabe erabiltzen dugu maiz. Gogoratu euskaraz erakusleak dauzkagula aurreko zerbaiten edo norbaiten erreferentzia egiteko. Bestela, erakuslerik gabe ere joan daiteke: Udaletxean batzorde bat sortu da. Batzordearen lana...

   
1.

Honako hauek izango dira epaimahaikideak: alkatea, idazkaria, Hirigintzako zinegotzia, langileen ordezkaria eta IVAPeko ordezkaria.

Hona hemen epaimahaikideak:
-Alkatea
-Idazkaria
-Hirigintzako zinegotzia
-Langileen ordezkaria
- IVAPeko ordezkaria

   
2.

Hauexek / honako hauek dira zure lanpostuaren zereginetako batzuk: gai-zerrendak idatzi, aktak jaso, erreklamazioei erantzun eta jakinarazpenak bidali.

Hauexek / honako hauek dira zure lanpostuaren zereginetako batzuk / Hona hemen zure lanpostuaren zereginetako batzuk:

- Gai-zerrendak idatzi
- Aktak jaso
- Erreklamazioei erantzun
- Jakinarazpenak bidali

   
3.

Hauexek dira gure langaiak: bakarkako interesen gainetik arazoaren ikuspen globala defendatzea, langileriaren batasunaren aldeko lana, kalitatezko informazioa eta gauzak era demokratikoaren bitartez egitea.

Hauexek dira gure langaiak / Hona hemen gure langaiak / Arlo hauek landuko ditugu:

- Bakarkako interesen gainetik arazoaren ikuspen globala defendatzea
- Langileriaren batasunaren aldeko lana egitea
- Kalitatezko informazioa ematea
- Gauzak era demokratikoaren bitartez egitea

   
4. Gainera, alkatea oporretan izango da datorren hilean. Hori guztia kontuan izanda, hurrengo bilera aurreratzea erabaki dugu
   
5. Udaletxean batzorde bat sortu da. Batzorde horren lana...
   
6. Arrazoi horiek direla medio, erabakia datorren astean hartzea pentsatu dugu
   
7. Euria iragarri dute biharko. Hori dela eta, plazan egitekoa zen kontzertua kiroldegian egin beharko da
Itzuli
 
 
 
Azken eguneratzea: 09/10/15


 

 
2010/07/22
Butroko Madalen jaien hasiera +
 

2010 | 2009 | 2008


Jaiak

Udalekuak
© 2008 Gatikako Udala | Garai auzoa 1 - 48110 Gatika Bizkaia | Tel.: 946151201 Fax: 946151490 | E-posta: gatika@gatika.net