| 1. |
ERE partikula beste elementu baten atzean kokatu behar
da. Hartara, ez da zuzena esaldi hasieran jartzea. |
| |
|
| |
Koldo gurekin etorriko da. Ane
ere etorriko da [Ahozkoan]
|
| 2. |
ERE aditz trinko baten aurrean (ad. dator, daukat, doa,
dabil...), aditzak BA- hartzen du. |
| |
|
| |
Ni etxera noa. Itxoin, ni ere BAnoa
|
| 3. |
Aurretik EZ EZIK partikula erabili badugu, derrigorrezkoa
da esaldiaren bigarren zatian ERE partikula erabiltzea. |
| |
|
| |
Idatziz ez ezik, ahoz ERE adierazi
genion abokatuari kontratua eten diogula
|
| 4. |
BAI partikulak aditza ordezkatzen du; beraz, ez da zuzena
aditza eta BAI batera erabiltzea |
| |
|
| |
Antxon lanera
joan da. Txomin ere bai (edo
Tomin ERE joan da)
|
| 5. |
Honako kasu honetan, hitzaren azken letra eta deklinabidearena
berak direnez, marratxoa jarri behar da. |
| |
|
| |
UPN-n eta CDN-n erakusketa debekatzearen
aldekoak dira gehienak
|
| 6. |
Ez da zuzena ERE partikula eta ERE partikularen aldaerak
esaldi hasieran jartzea: BAITA ERE, EZTA ERE, ERE BAI,
ERE EZ... |
| |
|
| |
Iratxel ikastaroa egin du. Mirenek ERE BAI (edo
BAITA Mirenek ere)
HORREZ GAIN, esan beharra
dago XXX alderdiak mozioa garaiz kanpo aurkeztu duela,
eta...
Bigarren esandian ERE partikula erabili
nahi izanez gero aukera hau dugu:
XXX alderdiak
mozioa garaiz kanpo aurkeztu duela ERE esan beharra
dago, eta....
|
| 7. |
ERE partikula indartu nahi duen elementuaren ondoan
kokatu behar da. |
| |
|
| |
Ez da inor ERE etorri (inor
indartu nahi da, ez etorri)
|
| 8. |
Erreferentziazko osagaia aditza bada, EGIN erabili edo
aditza errepikatu behar da. Hona hemen adibidea: |
| |
|
| |
Pentsatu ez ezik, IDATZI ERE
EGIN DUT (edo IDATZI
ERE IDATZI DUT)
|