Gatikako eguraldia
Eusk  l  Cast
Hasiera
Kokapena
Telefonoak
Argazkiak
Parte hartu
Kultur Etxea
Aurkibidea
Mapak
Sailak eta kontaktua
Udal agiriak
Kontratatzail. profila
Lana
Artxibo-fitxategia
Lurralde Plan Partziala
Berriak
Gizarte iraunkortasuna
Etengab. prestakuntza
Berriak
Birziklapen gida
Tokiko Agenda 21
Frontoia
Kiroldegia
UBK Kirol Txartela
Ikastaroak
Kultur Etxea
Sarrera
Ikastaroak
 
Postontzia
Itaunak
 

Erderakadak II

 
 
1. Gaztelaniazko "su opinión" esamoldearen kalkoa da, baina berez euskarak ez du "bere" hori behar. Badakigu iritzia berea dena, ez beste inorena.
   
 

Idazkariak iritzia eman zuen hirigintza baimenei buruz

2. Hau ere gaztelaniazko "una huelga" espresioaren kalkoa da. Bat zenbatzailea da, eta bi edo hirurengandik bereizteko erabili behar da; bestela, ez da beharrezkoa.
   
  Udal langileek greba egin dute
  Izan ere, testuinguru gehienetan, zentzugabea da adieraztea greba bat egin dutela, eta ez bi edo hiru.
   
3. "Pena" hori sobran dago euskaraz, merezi erabiltzen badugu.
   
 

Ez du merezi puntu hori deialdian sartzea

4. Gaztelaniazko "conocer" esateko, euskarak bi hitz ditu: ezagutu eta jakin. Askotan, ezagutu erabiltzen dugu jakin-en lekuan, gaztelaniaren
eraginez.
   
 

Bost hizkuntza dakizki / hitz egiten ditu

5. "Ezagutzera eman" esamoldea gaztelaniazko "dar a conocer" horren kalkoa da. Euskaraz badauzkagu modu jatorragoak gauza bera
esateko:
   
 

Hurrengo lau urteetarako ildo nagusiak jakinarazi ditu

6. Gaztelaniazko "me despido" espresioren parekoa da "agurtzen naiz", euskaldun zahar batek sekula esango ez lukeena.
   
 

Beste barik, agur/agurtzen zaitut

7. Hau ere gaztelaniazko "nos vemos" esamoldetik hartua.
   
 

Biharko bileran ikusiko dugu elkar

8. Kirola denean, edo lehia adierazi nahi denean, euskaraz "jokatu" erabiltzen dugu (pilotan, futbolean, musean...), eta “jolastu” umeek egiten dutenari deitzen diogu, adb., parkean jolastu.
   
 

Realak galdu egin zuen, oso ondo jokatu arren

Itzuli
 
 
 
Azken eguneratzea: 09/05/28


 

 
2010/07/22
Butroko Madalen jaien hasiera +
 

2010 | 2009 | 2008


Jaiak

Udalekuak
© 2008 Gatikako Udala | Garai auzoa 1 - 48110 Gatika Bizkaia | Tel.: 946151201 Fax: 946151490 | E-posta: gatika@gatika.net