| 1. |
Aurkitzen da gaztelaniazko se
encuentra espresioaren kalkoa da. Euskarazko forma zuzena
eta jatorra dago da. |
| |
|
| |
Baliarrain Tolosaldean dago, Ikaztegietatik
hiru kilometrora
|
| |
Bestalde oso ohikoa da kokatuta dago
espresioa erabiltzea, eta hori ere gaztelaniazko kalkoa da (=está
situad@), eta ez da zuzena. |
| |
|
| 2. |
Beranduago erabiltzeak esan nahi
du aurreneko txirrindularia ere berandu iritsi dela, eta pentsatzekoa
da lehenengoa ez dela berandu iritsi. |
| |
|
| |
Lehenengo txirrindularia bostetan iritsi
zen, eta bigarrena bi minutu geroago
|
| |
Nolanahi ere, gerta liteke testuinguru jakin batzuetan beranduago
ondo egotea. |
| |
|
| |
Bostetan geunden geratuta. Ni bostak
eta hogeian iritsi nintzen (berandu),
eta Aitor hamar minutu beranduago
|
| 3. |
Gaztelaniazko “diferentes” ez da beti “ezberdinak”
izaten euskaraz. Diferentes pueblos (=varios pueblos) = herri
batzuk, zenbait herri Pueblos diferentes (=de características
diferentes) = herri desberdinak/ezberdinak (hau da, ez dira
berdinak, ez dituzte ezaugarri berak) |
| |
|
| |
Zenbait herritan / herri batzuetan abian jarri da etorriberriak
herritartzeko egitasmoa
|
| 4. |
Euskaraz, “berri” zaharraren aurkakoa adierazteko
erabiltzen da, ez aurrekoari zerbait gehitzeko. Horrelakoetan,
“beste” erabiltzen dugu. |
| |
|
| |
Gutun honen bidez, beste eskaera bat egin nahi dizut
|
| 5. |
“Luzatu”, berez, tamainari lotuta erabiltzen da
euskaraz, gauza edo pertsona bat luzatu (=luzeagoa egin), eta
ez eman edo egin esateko. |
| |
|
| |
Hilaren 20an egingo den emanaldira gonbidatzen zaitut
|
| 6. |
Euskaraz ez dago –ak horren
premiarik, espresioak ez baitu ez pluralik (-ak) ez singularrik
(–a) hartzen. |
| |
|
| |
Ongi etorri Kultur Etxearen inauguraziora!
|
| 7. |
“Ospatu” jaiak urteurrenak eta horrelakoak egiten
dira, benetan zerbait ospatzeko motiboa badago. Bestelakoetarako,
“egin” da egokia. |
| |
|
| |
Hileko azken ostegunean izan zen bilera /
egin zuten bilera
|