Bazkide txartela

 


Gatikako Udal Liburutegiak mailegu zerbitzua eskaintzen dau. Liburutegiko liburuak etxera eroateko, beharrezkoa da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegiko bazkide txartela eukitea. 

Txartela egiteko eskaera orria bete behar da, eta udal liburtegian emon. Dokumentua posta elektronikoz bere bialdu leiteke: kulturetxea@gatika.net.



Honeek direz bazkide txartelaren ezaugarri eta arauak:


• Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko on-line katalogoan dagozen liburutegi guztietarako balio dau.

• Bazkide bakotxak 3 dokumentu (liburu, DVD, CD…) eroan leitekez era batetara.

• Liburuak 14 egun euki leitekez etxean, eta material bereziak 7 (DVD, CD…). Dokumentuak barriztau leitekez, beste irakurle batek ez badauz erreserbau.

• EIPSeko on-line katalogoaren OPACean kudeaketa batzuk egin leitekez: barriztapenak, eskaerak, dokumentuen erreserbak... Hau da helbidea: www.katalogoak.euskadi.net. OPACera sartzeko pasahitza liburutegian eskatu behar da.