e-Liburutegia


eLiburutegia, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak egindako, liburu elektronikoen mailegurako online ataria da.

eLiburutegiak gaztelaniazko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoen bilduma zabala sortu du, eta egunean-egunean hazi eta gaurkotuz doa. Bi modutan erabili ahal da: batetik, streaming bidez; eta, bestetik, edozein motatako nabigatzaile edo sistema eragileren bitartez irakurketa digitaleko gailura deskargatuta.

Sartzeko webgunea: www.euskadi.net/eliburutegia


Ezaugarriak

• E-bookak era bitara irakurri daitezke: streaming bidez edo gailu batean deskargatuta (ordenagailua, e-reader, tabletak edo smartphoneak).

• Gailu guztiekin dabil: Libbuk, Kobo, Tagus, Sony, BQ, FNAC, Inves, Papyre… Kindle-ekin (Amazon), ordea, ez dabil.

• eLiburutegia plataformako liburu elektronikoak eskubide digitalak kudeatzeko Adobe DRM sistemak babestuta daude.


Baldintzak

eLiburutegia erabiltzeko beharrezkoa da:

1. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi bateko bazkide izan behar da, eta gakoa euki. * Gakoa liburutegian eskatu behar da.

2. Internet-konexioa.

3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.


Mailegu-politika

• Mailegatutako liburu elektronikoa eskuragarri egon daiteke aldi berean 6 gailutan eta 6 ordenagailutan. 

• Maileguaren iraupena 21 egunekoa da. Mmailegua iraungi baino bost egun lehenago, horren berri emango duen mezu elektronikoa jasoko da.
 
• Gehienez ere hiru liburu izan daitezke maileguan aldi berean.

• Erreserbak egin daitezke (gehienez bi erretserba egin daitezke hiru liburu maileguan hartuta daudenean).