Gatikako Larrateazpi kirol erakundeak bi futbol zelai daukaz. Lehenengoa, bedar naturalduna da eta Gatika Kirol Taldea futbol taldeak erabiltzeko da.
Bigarrena, bedar artifizialezko zelaia da, eta erabilera publikoarako prest dago. Jokatzeko areak 70 x 45 m dauzka eta zelai bakarra moduan erabili leiteke, edo zabaletara, futbol zazpiko 2 zelaietan.
Erakundeak hiru aldagela dauzka (2 jokalarientzat eta 1 arbitroentzat), estaldutako tribuna, aparkalekua eta Larrateazpi Taberna.