Plazak emoteko, erispide desbardinak dauz talde bakotxeko. Talde guztientan behar-beharrezkoa da adina eta erroldapen baldintzak betetea.
Lehentasun ordena hau da:
1. Gatikan erroldatutako umeak (gitxienez 6 hilabete).
2. Gatikan erroldatutako familiek udarako hartutako ume saharauiak. Bananduta dagozen gurasoen seme-alabak, nahiz eta Gatikan erroldatuta ez egon, gurasotariko bat Gatikan erroltatuta dagoenean, eta bisita-arauak ezarrita dauzenean.
3. Gatikako Eskolara doazen eta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan erroldatutako umeak (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
UBK txartela euki behar dabe.
4. Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe) erroldatuta dauden umeak.
UBK txartela euki behar dabe.
5. Gatikako Eskolara doazen umeak, nahiz eta EZ egon erroldatuta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
6. Gatikako Eskolara EZ doazen umeak, eta EZ dagozenak erroldatuta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).