Plazak emoteko, irizpide desbardinak eukiko direz talde bakotxeko. Talde guztientan behar-beharrezkoa izango da adina eta erroldapen baldintzak betetzea.
Lehentasun ordena hau izango da:
1. Gatikan erroldatutako umeak (2016ko urtarrilaren 1etik gitxienez).
2. Gatikan erroldatutako familiek udarako hartutako ume saharauiak.
3. Bananduta dagozen gurasoen seme-alabak, nahiz eta Gatikan erroldatuta ez egon, gurasotariko bat Gatikan erroltatuta dagoenean, eta bisita-arauak ezarrita dauzenean.
4. Gatikako Eskolara doazen eta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan erroldatutako umeak (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
UBK txartela euki behar dabe.
5. Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe) erroldatuta dauden umeak.
UBK txartela euki behar dabe.
6. Gatikako Eskolara doazen umeak, nahiz eta EZ egon erroldatuta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
7. Gatikako Eskolara EZ doazen umeak, eta EZ dagozenak erroldatuta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).