Familia ugaritsuak ehuneko 25a gitxiago ordainduko dute haur bakoitzeko.

10:00-14:00 ordutegia
Jaiotze urtea |
Gatikan erroldatuta |
Gatikan EZ erroldatuta |
2011-2010 |
52,50 € |
71,25 € |
2009-2008 |
60,00 € |
78,75 € |
2007-2006 |
60,00 € |
78,75 € |
2005-2002 |
60,00 € |
78,75 € |

9:00-14:00 ordutegia
Jaiotze urtea |
Gatikan erroldatuta |
Gatikan EZ erroldatuta |
2011-2010 |
60,00 € |
78,75 € |
2009-2008 |
67,50 € |
90,00 € |
2007-2006 |
67,50 € |
90,00 € |
2005-2002 |
67,50 € |
90,00 € |
Familia Ugarien Babeserako Legearen (
Ley 40/2003 de Protección de las Familias Numerosas) arabera, familia ugariak era honetara osotuta dagozan familiak direz:
• Guraso bat edo bi eta hiru seme-alaba edo gehiago.
• Guraso bat edo bi eta seme-alaba bi, seme-alaba honeetariko bat gitxienez elbarria danean edo behar egiteko ezinduta dagoenean.
• Guraso bat edo bi eta seme-alaba bi, guraso biak elbarriak diranean edo bietatik batek %65eko ezintasuna edo handiagoa daukanean.
• Aita edo ama bananduta edo dibortziauta dagoenean eta bere menpe hiru seme-alaba edo gehiago daukazanean, nahiz eta ez bizi ezkontzako etxebizitzan.
• Neba-arreba bi edo gehiago aita edo ama bakoak diranean eta tutore bategaz bizi diranean, baina bere kontura ez dagozanean.
• Hiru neba-arreba edo gehiago aita edo ama bakoak diranean eta 18 urte baino gehiago daukiezanean (edo bi, euretariko bat ezindua danean), alkarregaz bizi diranean eta alkarrenganako menpekotasun ekonomikoa daukienean.
• Aita edo ama eta seme-alaba bi, beste gurasoa hilda dagoenean.