Egitaraua eta jarduerak

 

Gatikako 2015ko udalekuak 4 egitarau desbardin dauzka; bat talde bakotxeko.

Udalekuen egitaraua aukera askotakoa eta dinamikoa da; ekimen honeek bultzatzera bideratuta dago: jarduerak kanpoan, kirola, sormena, naturaren errespetua, euskal kultura, Gatika eta ingurunearen ezagupena (geografia, tradizinoak, ohiturak, gastronomia…)

Honeek direz egingo diren jarduera batzuk:


• Jarduera desbardinez osatutako eguneroko egitaraua: tailerrak, jokuak, kirola...

• Euskal kulturagaz lotutako jarduerak.

• Gatika eta ingurunearen ezagupena sutatzen daben jarduerak. 

• Urteerak Maruri-Jatabeko igerilekuetara. 

• Urteera hipika egiteko. 

• Urteerak abentura, kirola eta natura lotzen dauzen jarduerak egiteko. 

• Gaua Urondoko Txokoan. 

• Tailerrak edo jarduera bereziak. 

• Egun osoko txangoa.