Izen-emotea, ordainketa eta betekizunak

 

Izen-emotea

2014. Udalekuetara izena emoteko epea maiatzaren 26tik bagilaren 6ra arte da.

Epe honen barruan, Gatikako Kultur Etxera ekarriko direz izena-emote orria eta tarifaren ordainketaren egiaztagiria.

Dokumentuak posta elektronikoz be bialdu leitekez helbide honetara: kulturetxea@gatika.net.



Tarifen ordainketa

Tarifak BBK-ko 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian sartuko direz. Ordainketa online be egin daiteke, diru-transferentzia baten bidez.

Ordainketa egiterakoan, “azapalpena” atalean umearen izena eta lehenengo abizen biak ipiniko direz.

• Kontu-zenbakia: BBK-ko 2095 0055 61 2055000103 zenbakia.
• Izen-abizenak: Ordainketa egiten dauen pertsonaren izen-abizenak.
• Azalpena: Umearen izena eta lehenengo abizen biak.

Adibidez:


Oharrak

* Lekua ez daukaten umeei dirua itzuliko jake.

* Gatikan erroldatuta ez dagozanek, ez dabe dirua ordainduko udalekuetan onartuta dagozela esan arte.


2014. Udalekuetako tarifen taula



Plazak eta esleipena

2014. Udalekuen plaza kopurua 125ekoa da. Umeak 4 taldetan banatuta egongo direz; talde bakotxak aurretik ezarritako gehienezko plaza kopurua izango dau: 1. taldea: (31 plaza); 2. taldea: (30 plaza); 3. taldea (30 plaza); 4. taldea (34 plaza).

Eskainitako plazak baino ume gehiago egon ezkeroan, lekuak zozketaren bidez emongo direz. Neba-arrebak alkarregaz  gordeko direz.

Onartutako haurren zerrenda Udaletxeko ohar iragarki-taulan eta web gunean (www.gatika.net) argitaratuko dira.



Betebeharrak eta lehentasun erespideak

Plazak emoteko, erespide desbardinak eukiko direz talde bakotxeko. Talde guztientan behar-beharrezkoa izango da adina eta erroldapen baldintzak betetzea.

Lehentasun ordena hau izango da:

1. Gatikan erroldatutako umeak (6 hilabete gitxienez).

2. Bananduta dagozen gurasoen seme-alabak, nahiz eta Gatikan erroldatuta ez egon, baina gurasotariko bat erroltatuta dagoenean eta bisita-arauak ezarrita daukazanean.

3. Gatikako Eskolara doazen eta Uribe Butroe mankomunidadeko herrietan erroldatutako umeak (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).

4. Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe) erroldatuta dagozen umeak.

5. Gatikako Eskolara doazen umeak, nahiz eta EZ egon erroldatuta Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).

6. Gatikako Eskolara EZ doazen umeak, eta EZ dagozenak erroldatuta Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).