Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateko herrietako biztanleak mankomunidadeko beste edozein udalerrien kirol instalazinoak erabili daikeez, herri bakotxean
bertoko herritarrentzat daukazen tasa eta prezio bardinekaz. Baita jarduera eta ikastaroetan bere prezioa bardina izango da. Mankomunidadea herri honeek osatuten dabe: Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Meñaka.
Honetarako
erroldapen agiria erakutsi baino ez da egin behar.