Gatika

 

Gatika Butroe ibaiak zehartatzen du ekialdetik mendebaldera eta hegoaldetik iparraldera.

Butroe ibaia Morga udalerrian jaiotzen da, Bizkargi mendiaren magalean, eta Plentziako itsasadarran itsasoratu. Bizkaiko Golkora iritsi arte, 24,5 km-ko ibilbidea egiten du. Arroak 175 km² ditu, eta batez besteko ur emaria 3 m³/segundoko da.

Ibaiak eta errekak mapa

Gatikako errekak: Atxurierreka, Lauromendierreka, Zugaztierreka, Artzubi erreka, Añotza erreka, Etxeandiena erreka, Tozinaga erreka, Kimera erreka, Pikaragaerreka...