Gatika

 
Haltza

Sailkapen zientifikoa

  • Erreinua: Plantae.
  • Klasea: Magnoliopsida.
  • Ordena: Fagales.
  • Generoa: Alnus.
  • Espeziea: Alnus glutinosa.

Haltza Europako inguru hezeetan bizi den zuhaitz hostogalkorra da. Ibai eta erreka ertzetan edota hezetasun handiko eremuetan hazten da.

Gatikan Butroe ibaiaren eta bere ibaiadarren inguruan ikus dezakegu.

ItxuraHaltza - Itxura

Haltzak 20 eta 25 metro bitarteko altuera izan dezake. Gaztea denean piramide-formako adaburua du, baina denborarekin itxura biribildu eta irregularra hartzen doa.

EnborraHaltza - Enborra

Enborra zuzena eta zabala da (60-70 zm). Zuhaitz gazteek azal leun eta distiratsua daukate, berdexka kolorekoa. Hazten denean, ordea, azala ilundu eta luzetara arrakalatu egiten da.

Haltza - OstoakOstoak

Hostoak galkorrak, txandakakoak, bakunak eta horzdunak dira. 5 eta 10 zm inguru dituzte eta biribilduak eta kamustuak dira. Apirilean edo maiatzean hazi eta udazkenean erori egiten dira.

LoreakHaltza - Loreak

Loraldia hostoak agertu aurretik gertatzen da, urtarriletik maiatzera. Loreek 3tik 6 unitatera bitarteko gerbak osatzen dituzte. Gerba arrak luzeak (5-10 zm), meheak, zilindro-formakoak eta zintzilikariak dira eta udaberrian horixkak badira ere, heltzen direnean gorrixka kolorekoak dira.

Gerba emeak, berriz, txikiagoak dira (2 zm), gogorrak eta zurkarak (koniferoen pinaburuak bezalakoak). Hasieran berdeak badira ere, gero marroi ilun kolorekoak bilakatzen dira.

Fruituak

Hegodun hazi txikiak askatzen direnean, konoak zuhaitzean geratzen dira eta sarritan han jarraitzen dute negu osoan zehar. Oso erraz ugaltzen da hazien bidez, baina ohikoa da baita ere aldaxka bidez ugaritzea.

Hedadura-eremuaHaltza - Hedadura eremua

Haltza ia Europa osokoa, Asiakoa eta Afrikako ipar-mendebaldekoa da jatorriz. Europatik eta Asiako hego-mendebaldetik hedatua dago eta batez ere Europa epeleko baso hezeetan hazten da. Noizbehinka Ipar Amerikako zenbait eskualdetan ere ager daiteke.

Kontserbazio-egoera

Zuhaitzaren azalak kolesterola jaisteko erabiltzen diren taninoak ditu.

Azala egosi egiten da eta lortzen den edariarekin gargarak egiten dira anginak eta faringitisa sendatzeko.

Propietate sendagarriak

Zuhaitzaren azalak kolesterola jaisteko erabiltzen diren taninoak diru.

Azala egosi egiten da eta lortzen den edariarekin gargarak egiten dira anginak eta faringitisa sendatzeko.

Herri Izenak

Gaztelania: abedul, aleso, alisa, alisio, aliso, aliso común, aliso negro, almiero, alno, alyso, aumero/a, avellano moral, bernazo, chopo mulato, chopo rizado, chopo verde, homeiro, homero, humeiro, humero, leña floja, omero, panblando, pantierno, umero, vinagrera. Goi-aragoiera: alberniz, aliso, alno, auno, bern. Aragoiera: alberniz, aliso, putril. Bablea: alisa, aliso, alisu, humeiru, humero, humeru, humiro, llumeru, omero, omeru, oumeiru, umeiru, umero, umeru.[2].

Galiziera: ameneiro, amieiro, amio.

Gaztelania: abedul, aleso, alisa (4), alisio (2), aliso (9), aliso común (2), aliso negro, almiero, alno, alyso (2), aumero/a, avellano moral, bernazo, chopo mulato, chopo rizado, chopo verde, homeiro, homero, humeiro (2), humero (4), leña floja, omero (3), panblando, pantierno, umero (3), vinagrera. Goi-aragoiera: alberniz, aliso, alno, auno, bern. Aragoiera: alberniz, aliso, putril. Bablea: alisa, aliso, alisu (3), humeiru, humero, humeru, humiro, llumeru, omero, omeru, oumeiru (2), umeiru (3), umero, umeru.

Katalana: arbre negre, bern, lladern, mosquiter, vern (6), verna. Valentziera: vern.

Galiziera: abeneiro, ameeiro, ameneira, ameneiro (2), amieira, amieiro (2), amineiro, amneira, arche, aveneiro, avineiro, humeiro, pau do demo, samoeiro, umeiro.

Euskara: altz, altzá, altza, alz, alza, aspil, aspiltze, atza, bernazo, berniazo, eltzuna, haltz, haltzá, haltza, haltza beltz, halz, saltza, txori-egur.

Portugesa : abeneiro, ameeiro, amenedo, ameneiro, amenelo, amieiro (4), amieiro ordinario, amieiro-vulgar, amiero, amineiro, amneira, lamegueiro, umeiro.

Aliso, humero, vinagrera, umero, alno.

Ingelesa: Alder; Frantsesa: Aune glutineux; Alemana: Schwarze Erlen; Portugesa: Amieiro; Galiziera: Ameneiro, amieira, amieiro; Asturiera: Umeiru, alisu, humeiru, llumeru, omero; Euskara: Altza, txori-egur; Katalana: Vern, arbre negre.

*Fernando Pedro Pérezen Euskal Herriko zuhaitzak liburutik hartutako datuak.