Beharra

 

Gatikako Udalak lan zerbitzu berria antolatu du, Gatikako herritarrak lan munduan barneratzeko asmoarekin, hain zuzen herrian bertan sortu daitekeen lan eskaerari erantzuna emanez. Herrian, herriarentzat eta herritarrentzat eratzen den zerbitzua da.

Gatikako Lan Eskaintza-Eskaera Zerbitzua beraz, herrian dagoen lan eskaintza eta eskaera ezagutarazteko balio du. Zerbitzu honetan udalerrian dagoen lan eskaintza eta eskaerak batu nahi dira, lanpostuak edozein eratakoak izan daitezke, teknikari espezializatua edo etxeko lanetarako laguntza.

Izen emateko bi aukera daude, bat eskatzaile moduan eta bestea eskaintzaile moduan. Izena emateko orriak Gatikako webgunean, Udaletxean eta Kultur Etxean egongo dira erabilgarri era iraunkorrean.

Lan Eskaintza-Eskaera Zerbitzuan izena emateko bete beharreko baldintzak, Gatikako enpresa edo biztanlea izatea eta 16 urte edo gehiago izatea (adin gabeek guraso edo tutorearen baimena aurkeztu beharko dute) dira.

Udaletxera bidalitako eskaintza-eskaera guztiak base datu batean gordeko dira, berriak jasotzen diren heinean base datua eguneratu egingo da. Base datu honen bitartez momentu bakoitzean dagoen eskaintza-eskaerak kontrolatuko dira.

Gatikako Udalak eskaintza eta eskaerak aztertuko ditu, lan postu bat betetzeko aukera atzematen denean, Udala harremanetan jarriko da bai eskaintzaile eta eskatzailearekin eta elkarren arteko kontaktua erraztuko du.

Lanpostuen eskaintza-eskaera laburpena Udaletxeko iragarki taulan, webgunean eta kultur etxean jarriko da, berau eguneratua egongo da.
 
 Inprimatu eskaera orria (PDF 51KB).

Loturak