UBK txartela


Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalerrek lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2008. urtean. Ondorioz, herri hauetan erroldatuta dauden herrita udal hauetako kirol instalakuntza eta zerbitzuak il ditzateke, udalerri bakoitzan indarrean dauden tasa eta preziinekin.  
Honetarako, Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak UBK (Uribe Butroe Kirolak) KIROL TXARTELA sortu du. UBK TXARTELA behar-beharrezkoa izango da mankomunitatearen kirol instalakuntzak erabiltzeko.

Hauek dira UBK TXARTELAren ezaugarriak:

  • Doakoa da.
  • Udalerri hauetan erabil daiteke: Arrieta, Gatika, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe.
  • Txartela helduek eta haurrek erabil dezakete.

Txartela nahi duenak erroldatuta dagoen udaletxean eskatu behar du, eta dokumentu hauek aurkeztu:

  1. Eskaera orria.
  2. NANa.
  3. Karnet argazki bat.

 UBK eskaera orria.