Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak salbuetsitako jarduerarako lizentzia eskatzen du.
Eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren prozedura hasi egingo da. Eskaera onartzen bada, interesdunak lizentziari dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Txostena
- Nortasun-agiria
- Besteak
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.gatika.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Garai auzoa 1 - 48110 Gatikan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gatikako Udaleko telefono honetara: 94 615 12 01.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.