Informazioa
Ziurtagiri Familiarraren igorpena ahalbidetzen du.
Aukera hau erabiltzeko arrazoia eta igortzearen hizkuntza aukeratu beharko dituzu. Eskaera honetarako beharrezkoa izango da etxebizitzako biztanle guztien baimena edo interes legitimo baten alegazioa.
Dokumentu hau honako erakundeei aurkezteko edo izapideak egiteko eskatzen da:
- Erakunde judizialak (epaitegiak eta auzitegiak)
- Erakunde militarrak edo atzerriko agintaritzak
- Erregistro Zibila (ezkontzak, herritartasuna, izen eta/edo abizen aldaketak, adopzioak, etab.)
- Jaraunsle-deklarazioak
- Izatezko bikoteen erregistroa
- Bestelako Erregistro Ofizialak, Zigor-erakundeak, Aduana Zuzendaritza, Unibertsitateak, INEM
- Egoitza-baimena sustraitzeagatik
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Etxebizitzako biztanle guztien baimena
- Interes legitimo baten alegazioa
Oharrak
Izapide hau www.gatika.net webgunean telematikoki egin daiteke.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gatikako Udaleko telefono honetara: 94 615 12 01.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.