Birziklapena


"Zabor larregi sortzen dugu: lagun bakoitzak kilo bat baino gehiago, egunero. Edozein modutan ere, sortutako zabor horretatik zati handi bat berriro erabil daiteke edo, bestela, errezikla daiteke. Hori, neurri handi batean, gure esku dago.

Zaborraren balio materiala aprobetxatuz gero, ingurumenaren egoera ere hobetu egiten da gure ingurumarian. Erreziklatzen laguntzen dugunean, ingurumena babesten dugu.

Duda­mudarik gabe, ingurumenari kalte egiten dioten agenteen artean, gizakiok bihurtu gara nagusi. Baina, agente nagusi izateaz gain, biktima nagusi ere bagara. Horregatik, gure erantzukizuna da, banakakoa nahiz taldekoa, ingurumenari begira ohiturak eta jokabideak aldatzea.

Mende berrian, gizarte garatuek ingurumenari begira dituzten arazoen artean, garrantzitsuena zaborrak sortzea da. Ezin dugu gure buruaren borrero izan!" Garbiker-etik hartutako testua.

Materia organikoa, papera eta kartoia, plastikozko ontziak, potoak eta tetrabrikak, beirazko ontziak, pilak, etxeko obretatik eratorritako hondakinak, metagailuak eta bateriak,autoetako olioa (karterrekoa), erabilitako landare-olioak, hondakin elektriko eta elektronikoak, diska optikoak (CD eta DVD), ehunak, botikak, erradiografiak, erabilitako pneumatikoak, etxeko hondakin toxikoak, lorezaintzako hondakinak, metalezko eta egurrezko objektuak eta beste hondakin handi batzuk, toner-kartutxoak...