Gertakariak

 
Gatikako Udalak 2002-2005 urteetan jaiotako gaztetxoentzako 11 egun jarduera antolatu dauz, garagarrilaren 9tik 23ra (zapatutan eta domeketan izan ezik).

20 leku dauz. Lekuak baino ume gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Lehentasuna herrikoak daukie.

Jardueraren prezioa 120,00 eurokoa da (prezioak ez dau janaria sartuten). Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe garagarrilaren 5era arte. Kultur Etxera izen-emote orria eta tarifaren ordainketaren egiaztagiria ekarriko direz. Kontua Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 zenbakia da. “Azalpena” atalean izena, abizena eta jarduera ipiniko da. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez: kulturetxea@gatika.eus.

* Jarduera hau euskeraz egingo da.