Gertakariak

 
Koronabirusaren kutsaketa ekiditzeko, aurten Gabonetako ekintzak online egingo dira.

Abenduaren 24an (eguena), 17:00etatik Aurrera, Olentzero eta Mari Domingi online egongo dira herriko umeekaz. Parte hartzeko lotura honetara sartu baino ez da egin beharko: https://meet.jit.si/2020olentzero  

Abenduaren 29an (martitzena),  18:00etan, “Neguko eta Gabonetako ipuinak beheko suaren aurreanipuin kontaketa online ludotekatik zuzenean Apikaren eskutik. Parte hartzeko lotura honetara sartu baino ez da egin beharko: https://meet.jit.si/ipuinak

Amaitzeko¸ urterrilaren 5ean (martitzena), Errege Magoen mezua Udalaren Youtube
kontuan
eta beste sare sozial batzuetan argitaratuko da. Youtube konturaren lotura: www.youtube.com

Ganera, Olentzero eta Mari Domingi eta Erregeentzako gutunak itxiteko postontziak ipiniko dire Udaletxean eta Kultur Etxean. Gutunak itxiteko epea abenduaren 24ra arte izango da lehenengoentzako, eta egun horretatik aurrera Erreentzako gutunak itxiko dire.

*Jarduera honeek Gogoz Euskara Taldeak, Kultur Exteak eta Intxurtxu Dantza Taldeak antolatu dauz.