Gertakariak

 
Gatikako Udalak 14-17 urteko gaztetxoentzako garagarrilerako ekintzak antolatu dauz astialdia pasetako aukera entretenigarria, osasuntsua eta aberasgarria eskaintzeko. Baita euskararen erabilera oporretan sustatzeko bere:
 
Garagarrilak 13: Zaldiak Butroin
• Garagarrilak 16: Wake Park Gatika
• Garagarrilak 20: Kayac Butroin
• Garagarrilak 23: Wake Park Gatika
• Garagarrilak 27: Zaldiak Butroin
• Garagarrilak 30: Wake Park Gatika

Parte hartu gura daben gaztetxoek izena Kultur Etxean emon behar deude garagarrilaren 3ra arte. Epe honen barruan, izen-emote orria eta tarifaren ordainketaren egiaztagiria ekarriko direz. Ordainketak Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 zenbakian egin behar direz. “Azapalpena” atalean umearen izena, abizenia eta "UDA" ipiniko direz. Agiriak posta elektronikoz bere bialdu leitekez helbide honetara: kulturetxea@gatika.eus.

Informazino guztia atxikitutako agirian dago: