Gertakariak

 
Gatikako Gurasolagun taldeak Covid-19 epidemiak eragindako itxialdian makina bat online tailer egiteko erabili dau. Orain, ikasturtea amaitzear dagoela eta, egindako beharrak ezagutzera emoteko erakuketa antolatu dau Kultur Etxean (liburutegian), bagilaren 16tik aurrera. Egun horretako 16:00etan bai artistak bai antolatzaileak liburutegian batuko direz.

Uribe Butroeko Berbalagunaren blogean Gurasolagunak antolatzen dauzen tailer eta bestelako jarduerenen ganeko informazino gehiago ikusi leiteke: uribebutroe.blogspot.com