Gertakariak

 
Covid-19 birusaren epidemia zala eta, Gatikako Udalak bertan behera itxi zituzen urtero egiten direzen udalekuak. Baina bagilaren 7ko Lehendakariaren 13/2020 DEKRETUAk, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako trantsizino prozesuaren 3. fasea kudeatu eta aplikatzeko arauak ezartzen baitirez, umeentzako eta gazteentzako astialdiko jarduerak barriro antolatu daitekezela dino (erakunde eskudunek ezarritako arauak jarraituz).

Ondorioz, Gatikako Udalak umeentzako udarako ordezko jarduera-egitaraua antolatu dau, beti bere, Covid-19 birusaren kutsaketa ekiditzeko agintariek ezarritako arau eta gomendioen menpe. 

Etorri gura daben umeek izena Kultur Etxean emon behar deude bagilaren 15etik 26ra. Epe honen barruan, izen-emote orria eta tarifaren ordainketaren egiaztagiria ekarriko direz. Ordainketak Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 zenbakian egin behar direz. “Azapalpena” atalean umearen izena, abizenia eta "UDA" ipiniko direz. Agiriak posta elektronikoz bere bialdu leitekez helbide honetara: kulturetxea@gatika.eus.

Informazino guztia atxikitutako agirian dago.