Gertakariak

 
Martiaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortuteko burruka aldarrikatzeko. Aurten bere, Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatuteko eta data honen mezua gizartean suspertzeko.
 
Martiak 1 (domeka): andrezkoen hockey irristaketa kiroldegian Iurturiren eskutik.

• Martiak 6 (barikua): Bazkaria Zakoneta Jatetxean (14:30etan). Prezioa: 20,00€. Izena aldez aurretik emon behar da Kultur Etxean martiaren 3ra arte. Menua: sarrera hotzak eta beroak, okela (entrecot edo antzekoa), arraina (legatza edo antzekoa), postrea, edaria eta kafea

 Martiak 7 (zapatua): Mural Morea Gaztetxokoan.

• Martiak 8 (domeka): geldiketa udaletxearen alboan Bilboko manifestaldira joateko 11:30etan. Izena aldez aurretik emon behar da Kultur Etxean (94 615 1250). Arratsaldean, andreen arteko pala partituak frontoian (17:00etan) Arteperen eskutik.