Gertakariak

 
Txikien artean irakurzaletasuna handitzeko asmoagaz, Gatikako Udal Liburutegiak umeentzako irakurketa kluba egingo dau 10-12 urteko umeentzako (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak). Saioak martiaren 17an, aprilaren 7an eta maietzaren 5an izango direz (martitzenak), 17:00etatik 18:00etara, liburutegian. Ekintza euskeraz izango da.

Taldean sartzeko izena Kultur Etxean emon behar da martiaren 10era arte. Egimenak Aurrera egiteko gitxienez zazpi partaidek emon behar deude izena. Jarduera hau debalde da.