Gertakariak

 

 

"Erkidego-ondasunen aurkako jokabide bortitzeri aurre egitea eta prebentzinoa: ume eta gurasoentzako jarraibideak" izenburuaren azpian, Gatikako Udaleko Gizarte Zerbitzu sailak familiari zuzendutako hiru tailer antolatu dauz.

• Urterrilak 23, eguena, (18:00-20:00) Udaletxeko Bilkura Aretoan: gurasoentzako.
• Urterrilak 30, eguena, (18:00-20:00) Udaletxeko Bilkura Aretoan: gurasoentzako.
Zezeilak 1, zapatua, (10:00-14:00) Udaletxeko Bilkura Aretoan: 8-16 urteko ume eta gaztetxoentzako.

Tailerra Berriztu hezkuntza alkarteak emongo dauz, euskeraz edo gazteleraz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe urterrilaren 20ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke. Jarduera debalde da.