Gertakariak

 
Gabonetarako agendaren barruan, Gatikako Kultur Etxeak helduentzako Gabonetako cocktailak egiten ikasteko tailerra antolatu dau. Ekitaldia abenduaren 18an (eguaztena) izango da, 18:00etatik 20:00etara, Urondoko Txokoan. Klasea euskeraz edo erderaz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). 

Tailerraren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe abenduaren 12ra arte (izen-emote orria). Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke..