Gertakariak

 
Urte guztietan egiten dauen moduan, aurten bere, Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatutzeko, eta euskal kultura eta hizkuntza indartzeko.

Zemendiaren 28an (eguena), GAP ikastaroak ateak zabalduko dauz klasera etorri gura daben guztientzat, 20:00etatik 21:00etara, kirol-gelan.

Gaztetxokoak bere jarduera bereziak egingo dauz gaztetxoentzako zemendiaren 29an eta 30ean (barikua eta zapatua), 17:30etatik aurrera.

Abenduaren 1ean (domeka), urte guztietan lez, euskal jaia ospatuko da. 11:30etan, Gatikako pandero taldeak triki-poteoa hasiko dau jubilauen tabernan. 12:30etan, Intxurtxu taldeak dantzaldia emongo dau plazan. Ostean, 13:00etatik aurrera, bertso-poteoa egongo da Taket Bertso Eskolako gaztetxoekaz Albokan hasita.

), herri bazkaria* frontoian (14:30etan) eta euskal dantzak “Patxi eta konpania” taldeagaz (17:00-19:00).

Arratsaldean, 14:30etan, herri-bazkarira egongo da Gastronomía Baska catering enpresaren pentzura (menua azpiko taulan ikusi leiteke). Bazkaria 10,00€ kostetan da helduentzat, eta 5,00€ umeentzat. Izena Kultur Etxean emon behar da epearen barruan (zemendiaren 27ra arte. * Berogailuak egongo direz frontoia berotzeko.


MENUA

* Porru eta perretxiko pastela
* Itsas zapo arrain zopa
* Txahal-ragua perretxiko eta patatakaz
* Profiterolak izozkia eta txokolateagaz
* Kafa eta kopa


Bazkalostean, 17:00etan, Patxi eta konpania taldeak arratsaldea animeuko dau euskal dantzakaz.

Amaitzeko, abenduaren 3an (martitzena), udal liburutegiak umeentzako “Mari Domingiren sekretuak“ ipuin kontaketa saioa antolatu dau Elssie Xalbadorregaz ludotekan, 17:30etan.