Gertakariak

 
Gatikako Berbalagunak familiei zuzendutako egitasmoa antolatu dau urriaren 21ean (astelehena), 17:30etatik 19:00etara, Gaztetxokoan, euskeraren transmisioa familietan indartuteko jolasen bidez. Saioa debalde da. Parte hartu gura daben familiek izena Kultur Etxean emon behar dabe urriaren 18ra arte.

Ekimen honegaz Berbalagunak Gurasolagun taldea egin gura dau. Hau da, berbalagun antzekoa baina guraso eta umeez osatutakoa.