Gertakariak

 
Urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dala eta, Udaleko Bardintasun zerbitzuak herriko andra baserritarren topaketa antolatu dau. Herriko andra batzuk euren bizipenak baserriaren inguruan kontako dabez. Topaketa urriaren 15ean (martitzena) izango da, 18:00etan, Emakunderen Autobus Ibiltarian. Solasaldia Lorea Madina kazetariak eroango dau.

Autobus barruan herriko andra baserritarren argazkien erakusketa egongo da.