Gertakariak

 
Gatikako Udalak hiru hilabeteko umeentzako skate ikastaroa antolatu dau urriaren 11tik abenduaren 20ra arte. Ikastaroa barikuetan izango da, 17:00etatik 18:00etara, kiroldegiko pistan. Klaseak euskeraz emongo direz. Jarduera hau 5-17 urteko umeei zuzenduta dago.

Ikastaroaren prezioa 30,70€ da. Etorri gura daben pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe urriaren 7ra arteizen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria ekarrita. Ordainketa Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 zenbakian egin behar da. “Azalpena” atalean izena, abizena eta jarduera ipiniko da. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez: kulturetxea@gatika.eus. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 15 lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.