Gertakariak

 
Gatikako Euskera Batzordeak geure hizkuntza berreskurau eta herria girotuteko ekimena pentsa dau. Asmoa da jaialdietan batu eta herria girotutea musikagaz: trikia, panderoak, beste perkusino tresnak eta baita kantak bere. Ekimena familian egingo da: helduak eta umeak era batera. Taldea herriko musikari batek bideratuko dau. Astean behin, eguenetan, 19:00etatik 20:00etara, taldea batu egingo da pandero klaseak jasoteko eta saioak prestetako. Ekimena euskeraz izango da.

Jarduera herritar (eta ez herritar) guztieri zuzenduta dago: euskal zaleak, musikari trebeak edo zaleak, jai zaleak, helduak, umeak... Izan bere, ez daukazu zertan musikaz jakin behar parte hartuteko. Animau zaiteze eta emon izena Kultur Etxean irailaren 27ra arte.