Gertakariak

 
Gatikako Udalak 2002-2005 urteetan jaiotako gaztetxoentzako 8 eguneko egonaldia Astitzen (Nafarroa), antolatu dau garagarrilaren 24tik 31ra. Taldea Astitz aterpea ( aterpeak.com/astitz ) egongo da pentsino osoan.

Urteeraren prezioa 180,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe bagilaren 28ra arte. Kultur Etxera izen-emote orria eta tarifaren ordainketaren egiaztagiria ekarriko direz. Kontua Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 zenbakia da. “Azalpena” atalean izena, abizena eta jarduera ipiniko da. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez: kulturetxea@gatika.eus. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 15 lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.

* Jarduera hau euskeraz egingo da.