Gertakariak

 
Liburuaren Nazioarteko Eguna dala eta, Gatikako Udal Liburutegiak topaketa bi antolatu dauz literaturaz gozatzeko. Apirilaren 30ean (martitzena), Roberto López San Josék olerki ekitaldia emongo dau erderaz. Kazetaritzan lizentziatutako gatikar hau gaur egun rapsoda eta idazlea da; izan bere, oraintsu "Dentro de este sur" olerki liburua argitara emon dau. Robertok antzezle moduan bere jarduten dau (akabuko beharra, "TOK: Trantorno Obsesivo Konpulsivo", Gatikan egongo da apirilaren 26an, 20:30an). Ekitaldia liburutegian izango da, 19:00etan.

Hurrengo martitzenean (maietzak 7), Uxue Alberdi idazle eta bertsolari ospetsua liburutegira etorriko da bere ibilbideaz berba egiteko, eta baita bere liburu ezagunenetaz bere, adibidez,"Jenisjoplin". Saioa euskeraz izango da.