Martiaren 8an,
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortuteko burruka aldarrikatzeko. Aurten bere Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak
jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatuteko eta data honen mezua gizartean suspertzeko.
Aurten egitarauak andreak eta kirola batuko dauz. Martiaren 7an (eguena) herriko eta inguruko
andre kirolarien arteko topaketa egongo da
Mahasti landetxean: Marta Perea (Athletic), Maddi Aalla (Zuazo Eskubaloia), Nerea Egurrola (Gaztedi Sokatira) eta beste batzuk. Bilera 18:00etan izango da, eta etxeko askaria egongo da. Etorriteko ustea aldez aurretik esan behar da (martiaren 5a arte): 644 732 900 edo
info@mahastidescanso.com Joan-etorrietarako autobusa egongo da.
Martiaren 9an (zapatua), Gatikako Artepe Pilota Kirol Klubak
andreen arteko pala partidua antolatu dau: Artepe B vs Lea A (gomara). Partidua
Artepe frontoian, 12:00etan.