Gertakariak

 
Martiaren 5ean (martitzena), Aratuste egunean, umeentzako (eta helduentzako) disko-festa egongo da. Urte guztietan legez, jaia txokolategaz amaituko da.

Aurten bere, mozorro lehiaketa egingo da. Bi modalidade egongo direz: banakoa eta taldeak. Lehiaketa umeei zuzenduta dago. Helduek taldeetan, umeekaz batera, aurkeztu ahal izango direz. Sariak bakarrik umeei emongo jakez. Partaideek izena frontoian emon behar dabe 17:00etatik 18:00etara arte. Sariak 19:00etan banatuko direz.

Ekitaldia udal frontian izango da, 17:00etatik 19:00etara.

¡ETORRI MOZORROTUTA!