Gertakariak

 
Gatikako Euskera Batzordeak 11 egun jarduera antolatu dauz Euskaraldiara izena emon daben herritarrentzat. Izartxoa daukaten jardueretan parte hartuteko, izena emon behar da Kultur Etxean zemendiaren 27ra arte. Jarduera guztiak euskeraz izango direz. 

Azaroak 23 (barikua) 
Euskaraldia Txiki
Umeentzako mintzograma Gaztetxokoan (17:00etan)

Azaroak 24 (zapatua) 
Labayruren eskutik: “Gatikako baserriak eta ondarea” ekitaldia (bideoak eta berbaldia) Jubilauen Tabernan (18:00etan)

Azaroak 27 (martitzena) 
* Berbalagunak antolatutako “Buruko masaje erlaxagarria” tailerra Gaztetxokoan (19:00etan)

Azaroak 29 (eguena) 
* Ikastaroen ate ireki eguna kiroldegian
Gimnasia hipopresiboa (18:00etan), aerobic (19:00etan) eta GAP (20:00etan)

Azaroak 30 (barikua) 
* Guraso eta umeentzako “Merienda osasuntsu eta dibertigarriak” tailerra Gaztetxokoan (17:00etan)

Abenduak 1 (zapatua) 
Futbolin txapelketa Alboka Tabernan (18:00etan)

Abenduak 2 (domeka) 
Euskal jaia

Intxurtxuren dantzaldia (12:30etan), bertso poteoa (13:00etan), bazkaria* frontoian (14:30etan), irritzi txapelketa eta dantzaldia Aiko Dantza Taldeagaz (17:00etan)

Abenduak 3 (astelehena) 
Umeentzako “Euskal artistak“ eskulan-tailerra ludotekan (17:30etan)


Bazkariaren menua

* Porru eta perretxikoen pastel epela
* Patatak errioxako erara
* Txahal ragouta perretxiko eta patatekaz
* Hostore tarta izozkiagaz

Prezioa: 10,00€ (helduak) eta 5,00€ (umeak) * Umeentzako menu berezia egongo da.