Gertakariak

 
Gatikako Udalakak bost eguneko egonaldia aterpetxe antolatu dau 12-17 urteko gaztetxoentzat, inguruneko naturagaz gozeetako. Urteera garagarrilaren 16tik 20ra izango da. Taldea mantenu osoagaz egongo da bost egun eta lau gau. 

Ekimena 12-17 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2001-2005 urteetan jaiotako herritarrak).

Prezioak 

  Herrikoak Kankokoak 
 Ohiko tarifa  110,00€  159,50€
 Familia ugaritsuak  82,50€  119,50€

Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon behar dabe maiatzaren 28tik bagilaren 8ra. Izena emoteko epearen barruan, izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria ekarri behar direz Kultur Etxera. Tarifak Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian ordaindu behar direz. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez.

20-30 leku eskaintzen direz. Eskainitako lekuak baino partaide gehiago egonez gero, lekuak zozketaren bidez emongo direz. Era berean, gitxiengo kopuruak ez baleu izena emongo, jarduera bertan behera itxiko litzateke.

* Jarduera euskeraz izango da.