Gertakariak

 

Maiatzaren 20a (igandea) “TXIRPILOTA: HEGO BIZIEN LORADISUA” Gatikako Tximeleten Oasiaren aurkezpen ekitaldia egingo da.

Ekimen hau Gatika Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak (GEIGE) eta Butroi Bizirik elkarteak, Gatikako Udala laguntzarekin, martxan jarri dute.

Maiatzaren 20an, lore ezberdinen landaketak egingo dira Butroi-Bizirik elkartea eta Agiaran enpresarekin batera, gero Baratzea Kontsumo Ekologikoko Elkarteak partaideei hamaiketako bat eskainiko die eta goiza amaitzeko “Lurrin sakutxuak” tailerra burutuko da.

Gatikako tximeleten oasia izena jartzeko parte-hartze prozesu bat egin zen eta bertatik atera da oasiaren izena, hainbat proposamen jaso izan ziren eta oso politak denak, baina azkenean “Txirpilota: hego bizien loradisua” deitzea erabaki zen. “Txirpilota” terminoa herriko nagusiek proposatu zuten, lehen horrela deitzen omen zitzaien tximeletei, “Hego Biziak” eskolako ume batek proposatu zuen tximeletei beste era batera deitzeko asmoz, eta “loradisua” eskolako ama batek proposatu zuen, lora eta paradisua hitzen arteko jokotik eratorri da.

Zerynthia (Tximeleten eta bere Ingurunearen Babeserako Espainiar Elkartea) eta Siece (Ekosistemen Ikerketa eta Zaintzarako Iberiar Elkartea) alkarteek, herritarrak tximeletentzako eta beste polinizatzaileentzako leku aproposak sortzen animetako asmoagaz, ekimen hau jarri dabe martxan. Ekimen honek bertoko landare-espezien erabilera bultzatzen dau, tximeletek bai hostoetatik (beldar aldian), bai loreetatik (tximeleta helduak) elikatzeko aukera euki daien.

“Txirpilota: Hego bizien loradisua”-k Gatikan sortutako Oasiak tximeleta espezie ezbardinak hazteko landare aproposak eskaintzen dauz, mota bakotxeko beldarrek bere hazkuntzarako landare ezbardinak behar dabezalako. Heldu garaian elikatzea errazten dotsen landarak badekoz.

Informazio gehiagorako ikusi hurrengo estekak:

• Txirpilotaren Blog-a: txiripilota.blogspot.com.es 
• Zerynthiako webgunea: www.asociacion-zerynthia.org