Gertakariak

 

Liburuaren Nazioarteko Eguna dalako, eta euskarazko irakurketa klubak "Nola heldu naiz ni honaino" liburua erabagi zauelako irakurtzeko, Gatikako Udal Liburutegiak egileagaz, Kattalin Minerregaz, topaketa antolatu dau.

Kattalin Miner Hernanin jaio zen. Kazetaria eta militante feminista da. "Nola heldu naiz ni honaino" bere lehenengo eleberria da eta berarekin XVIII. Igartza Saria irabazi zuen 2017an. Harrezkero, liburua laugarren edizioaren bueltan doa.

Topaketa liburutegian izango da, maiatzaren 15ean (martitzena), 19:00etan. Ekimena irekia eta askea izango da, eta bai euskal literaturan bai feminismoan interesauta dagozan herritar guztiak gonbidatuta dauz.

* Jarduera euskeraz izango da.