Gertakariak

 
Gatikako Kultur Etxeak "Ilargi sasoiak ortuan eta lorategian" berbaldia antolatu dau, landareak noz erein eta jagon ikasteko. Baserritarrek beti erabili dabe ilargia ortua egiteko: erein, landatu, kimatu, moztu, batu... Gaur guzti hori ahaztuta daukagu, baina  erritmo kosmikoak eragina daukie landareen zaporean, usainean eta baita kolorean bare.

Saioa María Jesús Azkue Goirigolzarri herritarrak emongo dau apirilaren 10ean (martitzena), Gaztetxokoan, 19:00etan. Berbaldia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara). 

Jarduera irekia eta debalde da.