Gertakariak

 
Gatikako Kultur Etxeak umeentzako hiru egunetako tailerrak antolatu dauz Aste Santuan. Jardueren ardatz nagusia natura, baserria eta ekologia izango dira: birziklapena, ortua, edukiontziak, energia berriztagarriak, plastilina ekologikoa, xaboi naturala... Tailerak apirilaren 3tik 5era izango direz (Pazko asteko martitzenetik guenera), 10:00etatik 13:00etara. 

Ekimena 6-12 urteko umeei zuzenduta dago (2006-2011 urteetan jaiotako umeak). Talde bitan bananduta egongo direz.

Urteeraren prezioa 12,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon egin behar dabe martiaren 22ra arte. 20 plaza talde bakotxeko eskaintzen direz. Gitxiengo lagun kopuruak ez baleu izena emongo, jarduera bertan behera itxiko litzateke.

* Jarduera euskeraz izango da.