Gertakariak

 
Gaztetxokoak hiru eguneko txangoa Lekeitiora antolatu dau Aste Santuan, makina bat jarduera egiteko: mendi ibilbide gidatua Lumentza mendira, surf, stand up padlle, espeleologia, eskalada, rapel, jumar, arku tiroa, slackline, "conquistour" gynkana erraldoia hondartzan eta ibilbide erreza eta gidatua XIV. mendeko bizimodua azalduz (marinelak, errotak, burdinolak, ontziolak…) Taldea Lekeitioko Trinkete aterpetxean egongo da mantenu osoagaz (bertan gau 2 egingo dabez). Urteera apirilaren 3tik 5era izango da (Pazko asteko martitzenetik eguenera). 

Ekimena 12-17 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2001-2005 urteetan jaiotako herritarrak).

Urteeraren prezioa 60,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena Kultur Etxean emon egin behar dabe martiaren 22ra arte. 20 plaza eskaintzen direz. Gitxiengo lagun kopuruak ez baleu izena emongo, jarduera bertan behera itxiko litzateke.

* Jarduera euskeraz izango da.