Gertakariak

 

 

Aurten bere, hirugarren aldiz, Gatikako Jai Batzordeak lehiaketa antolatu dau herriko umeek egin daien San Marko jaietako kartela (apirilak 25). Ekimena 2-14 urteko umeei zuzenduta dago. Beharrak udal liburutegian itxi behar direz martiaren 26ra arte (astelehena). Hurrengo egunean (martiak 27), kartelak ikusgai egongo direz Gaztetxokoan, herritar guztiek bozkatuteko. Eguaztenean (martiak 28) irabazlearen izena ezagutzera emongo da, eta kultura emonaldi batetarako 4 sarreragaz saritua izango da.