Martiaren 8an,
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortuteko burruka aldarrikatzeko. Aurten bere Gatikako Udalaren Bardintasun Zerbitzuak
jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatuteko eta data honen mezua gizartean suspertzeko.
Astea martiaren 5ean (astelehena) hasiko da, umeentzako Apikaren “
Haur jolasa” ipuin kontaketagaz. Saioa 18:00etan izango da,
ludotekan. Jarduera 4 urtetik gorakoentzako umeentzat da.
Martiaren 9an (barikua), Atsegineko Ainhoa Azurmendi psikologoak
burua baretzeko teknika batzuk emongo dauz “
Gestión emocional desde el empoderamiento a través del mindfulness” berbaldian. Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, 19:30etan. Jardunaldia helduentzat da eta erderaz izango da.
Martiaren 10ean (zapatua), Gatikako Artepe Pilota Kirol Klubeko neskek Bizkaia Cup 2018
paleta goma txapelketaren final laurdenak jokatuko dabe. Partiduak, 12:30etan hasita, Gatikako
Artepe udal frontoian izango direz.
Egun berean (martiak 10), 14:30etan,
herri bazkaria egingo da
ButroikoTxosnan. etorri gura d(ab)en pertsonek izena Kultur Etxean emon behar d(ab)e martiaren 7ra arte. Prezioa: 15,00€ (helduak) ta 7,00€ (umeak). * Menú publizidaderako eskuorrian ikusi leiteke.
Akabetako, 16:30etan, Tdiferencia taldeak “
Me lo hago sola. Bakarketetan”
antzerki beharra emongo dau, kafea hartutera etorri gura d(ab)en guztiontzat. Ekitaldia hizkuntza bietan izango da.